Altuna Group

Taldea

Altuna Group

Altuna Group Alejandro Altuna S.A.k duela 30 urte baino gehiago ekindako sarrailagintza eta segurtasunaren sektoreko lider bihurtzeko asmo handiko nazioartekotze prozesuaren ondorioa da. Gaur egun, 19 konpainiak osatzen dute taldea, 600 pertsonak baino gehiagok, alegia, zeinak Europa, Amerika eta Asiako 6 ekoizpen-plantetan dauden banatuta. Gainera, 100 herrialde baino gehiagotan hedatu du salmenta-sarea eta produktuen sorta zabala du, 50.000 erreferentziatik gora, hain zuzen ere. Altuna Group, berrikuntzaren bitartez, lidergo hori sendotzeko eta etengabe aldatzen doan merkatu batentzako irtenbide berriak eskaintzen dihardu.

JMA Europako liderra giltzen fabrikazioan

Katalogoetan aurki daitezkeen 50.000 produkturen erreferentziek mantentzen gaituzte lidergoan.

IFAM, kalitate handia sarrailagintzan

IFAMek 2500 produktutik gora eskaintzen ditu giltzarrapoak, zilindroak eta sarrailak, lapurretaren aurkako produktuak eta industria segurtasunerako produktuak barne.

Errebi, hurbiltasuna eta zerbitzua

Giltzen, makina kopiagailuen, transponder makinen, urrutiko aginteen eta giltzarrapoen katalogoaz gain, bezeroarekiko duen hurbiltasuna eta zerbitzuaren kalitatea re nabarmentzen dira Errebin.

HDA, Asiako merkatuei zuzenduta

Asiako merkatuaren beharrei erantzuteko xedearekin, giltzen ekoizpen maila handiarengatik nabarmentzen da HDA, Altuna Group-en kalitate maila handiari esker.

Altuna Metal Works

Lehengaitik hasira, Altuna Metal Works faktore estrategikoa da Altuna Taldeak giltzak merkatuak eskatzen duen kalitatearekin fabrikatzeko duen gaitasuna bermatzeko.

Historia

Historia

Altuna Group Alejandro Altuna S.A. Enpresaren nazioarteko bokazioaren emaitza da. Nazioartekoratze prozesua 90ko hamarkadan hasi zen, eta SKS britainiar banatzaileak ere hartu zuen parte hartan. Handik urte gutxira, Altuna Groupek ekoizpena barneratzeko hainbat eragiketa egin zituen Europan, Amerikan eta Asian, eta merkataritza-filialen sare aktibo bat sortu zuen lau kontinenteetan.

Kalitatea

Kalitatea eta ingurumena

Kalitatea da Altuna Group-en zutabeetako bat, bai prozesuei dagokienez, bai eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuei dagokienez. Horren adierazle dira taldeko enpresek produktuen fabrikazioan, ingurumenaren kalitatean eta beste hainbat arlotan garatutako kalitatearen kudeaketan lortutako ziurtagiriak.

taldea

Giza talde aparta

Altuna Groupek ezin zezakeen lortu nazioartean duen posizioa lortu hura osatzen duten 600 pertsonen konpromiso eta esfortzurik gabe. Besteak beste berrikuntza, etengabeko hobekuntza eta zerbitzu-bokazioan oinarritutako giza talde aparta.