Jabetza intelektualaren inguruko legeen babespean daude www.altuna.com domeinuaz identifikatutako web orri hau osatzen duten elementu guztiak, merkataritza-izenak, markak eta bertako ikur bereizgarriak barne.
Web-orri honetako edukien eta diseinu grafikoaren inguruko jabetza intelektualaren eskubideak Altuna Groupenak baino ez dira eta esanbidez debekatuta geratzen da edukiak edota diseinua birbidaltzea, transmititzea, aldatzea, erreproduzitzea, banatzea, merkaturatzea edo eraldatzea Altuna Groupen esanbidezko baimen idatzirik gabe.
Hortaz, esanbidezko baimena ematen zaio erabiltzaileari eduki eta diseinuok era pribatu edo pertsonalean erabiltzeko, baina Altuna Groupen jabetza intelektualaren eskubideen aurkako urratze gisa hartuko da web-orri honetako edukiak guztiz edo partzialki birbidali, transmititu, aldatu, erreproduzitu, banatu, merkaturatu edota eraldatzea eta dagozkion erantzukizunak eskatuko dira.
Altuna Groupek beretzat gorde du edozein erabiltzaileri web-orri osorako edo zati baterako sarbidea ukatzeko eskubidea, nahierara, edozein unetan eta ohartarazi gabe, betiere edukiak ezegoki, bidegabe, legez kontrako edo baimenik gabe erabiltzen badira.
Halaber, Altuna Groupek beretzat gorde du zerbitzuari buruzko edozein eduki edo informazio osoki edo partzialki nahierara argitaratu edota kentzeko eskubidea eta ez du erantzukizunik bere gain hartuko enpresaz kanpoko arrazoiengatiko interferentzia, etenaldi, deskonexio, birus informatiko, lineen gainzama, telefono-matxura, interneteko matxura edo bestelako sistema elektronikoen matxuretatik erator litezkeen kalteen inguruan.
Altuna Group web-orri honetako informazioa behar bezala eguneraturik izaten saiatuko da ahal duen heinean eta aurretik ohartarazi gabe informazioa aldatzeko eskubidea du antzeman litezkeen akatsak zuzentzeko.
Altuna Groupek ez du erantzukizunik bere gain hartzen bere web-orrietan dauden edo egon litezkeen estekak baliatuz erabiltzaileek bisitatu ditzaketen hirugarrenen web-orrietako informazio-iturrien eta edukien egiazkotasunari dagokionez.
Baldintza hauek interpretatu, bete edo ez betetzeari dagokionez, aldeek Bergarako (Gipuzkoa) Auzitegi eta Epaitegien eskumenpean jartzea onartu dute eta esanbidez uko egin diote erabil lezaketen beste edozein barne-foruren babesari ere.